XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso oker zegoen, zeruko uztaia baino okerrago, hain zuzen.

Zezen ale bat bidera irten eta aurrean geratu zitzaion begira aurpegi beltz zorrotzarekin.

- Nora hoa, zalditxo? galdetu zion zezenkoteak.

Izanez ere, hura beroa egun hartakoa!

Txoriak berak ere erori egiten ziren zerutik, ezin hegan eginda.

- Nork eman dik hiri hona etortzeko baimenik? galdetu zion zezenak gero eta aurpegi motzagoa erakutsiz.

- Inork ez, jauna.

- Noiztik behar du abereak baimenik eskatu ibai honetatik ur edateko? erantzun zion zaldiak erdi urturik.

Izerdi patsetan.

Gero eta ahulago.

- Jakin nahi duanez, neronek emango diat paraje honen berri.

- Zezen hau hemen nagoenez geroztik, ez zagok zaldirik urik hemen edango duenik esan zuen zezenak sudurrak zimurtuz eta ozenki ahoskatuz hitz guztiak.

- Zezen hau? galdetu zuen zaldiak, ez baitzuen oso ondo ulertu zezenak hartaz hitz egitean esan nahi zuena.

- Bai, zezen hau jakinarazi zion zezenak bere buruari eragiten ziola.

- Beltza duk nire izena, nahi baduk jakin.

- Zaldiek ez diate urik hemen edaten, nik nahi izan ezik.